Koro Navarro

Biografia

25 urtetik gora daramatza itzulpen-lanetan, eta nobela eta kontakizun asko itzuli ditu, gehienbat ingelesetik eta prosazkoak denak. Saiakera-itzulpenean ere aritua da. Azken urteotan egin duen lan nagusietako bat Gose-jokoak trilogiaren itzulpena izan da (Erein-Alberdania, 2009-2011). Euskadiko Itzulpen Saria (2003) eta Zaitegi Saria (2008) jaso ditu, Isaac Bashevis Singerren Zortzi Kontakizun eta Doris Lessingen Belarra kantari liburuekin hurrenez hurren.

Pasazaiten aurkituko duzu