Josu Zabaleta

Biografia
Martuteneko Itzultzaile Eskolaren eta Euskal Zuzentzaile, Itzultzaile eta Interpreteen Elkartearen sortzaileetakoa izan zen; Hordago argitaletxean euskarazko argitalpenen zuzendaria eta, geroago, Lur Hiztegi Entziklopedikoaren eta LUR Entziklopedia Tematikoaren zuzendaria; gaur egun itzulpen eta zuzenketa-lanetan dihardu Rosetta bulegoan. Bi aldiz jaso du Euskadiko Literatura Itzulpenaren Saria: Guy de Maupassanten Fantasiazko Ipuinak itzulpenarekin (2001) eta Gesualdo Bufallinoren Gaueko Gezurrak (2008) itzulpenarekin.