Ana Morales

Biografia
Ana Morales (Bilbo, 1969). Euskal Filologia ikasi zuen Deustuko Unibertsitatean eta Genero Ikasketak egin zituen Marylandeko Unibertsitatean. Itzultzaile eta interpretea da eta Nazio Batuen Erakundean eta Euskal Herriko Unibertsitatean aritu da. Dozena bat liburu itzuli ditu, horietariko batzuk literatur lanak, adibidez Jane Austenen Harrotasuna eta aurrejuzguak eta Watsondarrak eta Charlotte Perkins-Gilmanen Hormako paper horia. Xerezaderen Artxiboa literatur podkastaren sortzaile eta egileetako bat da, eta hainbat ipuin itzuli ditu proiektu horretarako. Gaur egun UPV/EHUn dago lanean.